Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Erabaki

17/01/2008 GMT 1

Erabaki nahi dugu eta erabaki egingo dugu!

erabaki @ 23:05

Erabaki egingo dugu, gure eskubidea delako!
► Pertsona eta herri guzti guztien eskubideak errespetatuz. Pertsona guztiek dute eskubidea galde diezaieten eragiten dizkieten arazo nagusiei buruz eta herri guztiek dute eskubidea etorkizunari buruzko erabakia era askean har dezaten.
► Herri bat garenez, geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu, horixe onartu baitzuen Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz 1990ko otsailaren 15ean. “Euskal Herria Europako herrien multzoan berezko nortasuna duen Herri bat da eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du, herrien autodeterminazio eskubidearen arabera. Eskubide hori nazioartean onartuta dago”

Erabaki egingo dugu, bakearen bidea urratzeko!
► Bakea, indarkeriari elkarrizketaren bitartez amaiera eman eta ETAk garbi iragarrita borroka armatua bertan behera utzi duela.
► Bakea, giza duintasunean, oinarrizko eskubide demokratikoak errespetatzean, justizian eta pertsona guzti-guztien giza eskubideak defendatzean oinarrituta.
► Bakea, humanizatze keinuetan, indarkeria adierazpen guztien desagertzean eta gizartearen adiskidetzean oinarrituta indarkeria guztien biktimak gogora ekarrita.

Erabaki egingo dugu, normalizazio politikorako bidea urratzeko!
► Normalizazioa, erabaki ahal izateko errespetua, aniztasuna eta askatasuna erabiliz.
• Errespetua: Euskal Herria orain egituratzen den esparru ezberdinetako herritarren erabakiak errespetatuta.
• Aniztasuna: euskal gizartean kidetasun-sentipen eta aukera politiko legitimoak kontuan hartuta.
• Askatasuna: bide politiko eta demokratikoak soilik erabiliz, gizabanakoen edo taldeen edozein helburu —baita estatu propioa izateko aukera ere— baldintza berberetan defendatzeko eta gauzatzeko askatasuna izanda.
► Normalizazio politikoa, Alderdien Legea indargabetuz eta euskaldun guzti guztiei eskubide politiko zibilak itzuliz

Erabaki egingo dugu, gure etorkizuna askatasunean aukeratzeko!
► Euskal Herria osatzen dugun euskal lurralde eta erkidegook nola bizi eta antolatu nahi dugun erabaki dezagun inposatu gabe.
► Espainiar Estatuarekin eta Europako nahiz munduko beste herri batzuekin izan nahi ditugun harremanen esparru politikoa erabaki dezagun, errespetua, elkartasuna eta lankidetza printzipioetan oinarrituta.
► Ongizate ekonomiko, sozial eta kultural handiagoa izan dezagun.
► Euskal Herriak bere nortasun politiko, ekonomiko eta kulturala proiektatu eta nazioartean dagokion tokia izan dezan.

Erantzunak

Erantzunak(19) »

  1. Sinatzaileen artean giza eskubideen zapaltzaile eta ukatzaile ezaguna den Atutxa egonda eta hainbeste "no problem euskal beautiful people" egonda zein da guzti honen sinesgarritasuna?

    Memoria eta lotsa pixkat arren! | 2008-01-18 - 18:52:55 GMT 1 #

  2. Estoy muy mosca y me hago muchas preguntas. La primera es la fecha en la que se ha sacado el manifiesto, estamos muy proximos a elecciones, esto significa que àpoyar el derecho a decidir, es apoyar la propuesta ibarreche y por lo tawnto al pnv, a todo el pnv ,para que utilicen estos votos como lo han hecho hasta ahora? Julito algo no me cuadra, algo no me gusta y algo me huele mal.Ya se que hay que unir fuerzas para poder conseguir una paz verdadera y que unos y otros tendremos que hacer un esfuerzo muy grande para hacer algo en comun, pero que este Juan Mari Atutxa y no este nadie significativo de la izquierda abertzale.... Me gustaria que explicarais un poco la gestacion, estoy tan mosqueada desde hace años con estas plataformas, elkarri por ejemplo,que de momento no voy a participar, tengo muy mala experiencia, sobre todo porque en principio y no siendo mal pensada me parece que es una apuesta hacia al pnv, aprovechando la casi segura no participacion de la I.A., para quedarse con los votos abetzales de todas las tendencias.Yo creo en la famosa frase que no se quien la dijo "sin el pnv muy dificil, con el pnv imposible"

    mai | 2008-01-18 - 19:45:13 GMT 1 #

  3. 2 galdera:

    1. Euskal Herri osoaren erabakitzeko gaitasuna aldarrikapen bat da, baina hori lortzeko konponbidea planteatu eta praktikan bideratzea ezinbestekoa da: aldarrikapen hutsean gelditzeak ez du ezertarako balio. Zuek aldarrikatzen duzuenaren harira, Ezker Abertzaleak Marko Demokratikorako Proposamena plazaratu zuen.Hortik abiatuta, zein da, zehazki, proposatzen duzuen metodologia?

    'Alor ezberdinetatik gatozen pertsonek osatutako talde anitza gara', diozue. Aniztasunaren definizio sinpleena oinarri hartuta, nola uler daiteke Ezker Abertzaleko pertsona esanguratsurik ez izatea sinatzaileen artean?

    2 zalantza | 2008-01-18 - 23:37:08 GMT 1 #

  4. araza ez da Euskadi Ta Aaskatasunaren ustezko biolentziaen monopolioa kondenatzea , orrekin ezker abertzalearen parte aundi bat galduko duzue !
    arazoa da psoe pp ta pnvren zapalkuntza politikoa ! ETAk zuen helburu berdinak ditu herriari itza ta erabakia ematea !

    unai | 2008-01-19 - 00:19:58 GMT 1 #

  5. BURUJABETZAREN ALDEKO PROZESUA BERPIZTEKO AGIRIA

    Euskal Herriak Espainar eta Frantziar Estatuekin oraindik konpondu gabeko gatazka politiko eta kulturala du, historian luze iraun duena. Gatazka honek belaunaldi askorengan eta gizarteko sektore guztiengan izan du eragina eta adierazpen bortitz anitz izan du.

    Gaur egun, zaila bezain ezinbestekoa den bake prozesu baten hastapenean gaude. Eta horren aurrean, herritar gisa, gure prestutasuna azaldu nahi dugu konponbide iraunkorra lor dadin, behin betiko akordioak alde guztiei biolentziaren erabilpena ekidin diezaien.

    1998.ean Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta sindikalek esan zutenez, “egungo marko juridiko-politikoa agortuta dago”. Hori dela-eta, gaur egun gatazkaren muina diren hainbat eztabaida berriro plazara daitezke.

    Heldu da unea Euskal Herriak bere araubide burujabea izateko. Araubide horrek herritar guztiei eskubide-berdintasuna bermatu behar die eta tresna egokiak jaso behar ditu Euskal Herriko erabaki nagusiak euskal herritarron esku egon daitezen.

    Euskal Herriko herrialdeetan egon daitezkeen abiadura eta eduki ezberdinak errespetatzen ditugularik, inor baztertuko ez duen aldaketa politikorako prozesu parte hartzailea aldarrikatzen dugu.

    Gizabanako zein taldeko giza-eskubide guztien errespetua exijitzen dugu: zibil, politiko, sozial eta nazio eskubide guztiak, alegia.

    Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta sindikalen artean elkarrizketa eta negoziazio prozesua ireki dadila eskatzen dugu, aldaketa politikorako beharrezkoak diren tresna demokratikoak ados ditzaten. Herri-burujabetzan oinarriturik, adostu beharreko tresna horiek guztiek helburu politiko zilegi oro demokratikoki praktikara eramatera ahalbideratu behar dute.

    Agiri honen bidez, sinatzaileok status juridiko-politiko berri baten aldeko konpromiso sendoa adierazten dugu, hain zuzen, bide emango duena Euskal Herriak, kanpoko esku hartzerik gabe, bere oraina eta bere etorkizuna erabakitzeko.

    Xalbador | 2008-01-19 - 10:09:46 GMT 1 #

  6. :: Por grandes que sean los enemigos del pueblo vasco, el peor lo tiene dentro.

    Txema | 2008-01-19 - 13:30:39 GMT 1 #

  7. Lasarte-Oriako EAJko kideak zuekin gaude. Euskaldunek gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidearen alde.

    eaj_lasarte-oria | 2008-01-19 - 14:30:04 GMT 1 #

  8. Argi dakusat erabakitzeko eskubidea euskaldunok daukagula

    fernando | 2008-01-20 - 02:49:04 GMT 1 #

  9. Zorionekoak gara, oraindik horrelako kemena erakusteko gai den multzoa osatzen jakin duzuelako. Baikor sendaezina naiz, nahiz eta bonben eztandak entzundakoa izan, eta zuen ausardiak izugarri poztu nau batez ere, Altxor Nagusi Zatiezinaren inguruan biltzen direnen abilezia ezagututa. Nire iritziz ez dago altxor hoberik norberaren buruarekin bat egon ahal izatea baino.

    Antonio | 2008-01-20 - 11:00:50 GMT 1 #

  10. "ERABAKI"taldearen aldarrikapenarekin bat eginez,bai eta gure Lehendakariak proposaturiko Herri-galdeketarekin erabat ados izanik ere,Euskalherritarrok bere Herriaren etorkizunaren jabe izateko eskubidea dutela argi dakusat

    fernando martinez | 2008-01-21 - 18:21:54 GMT 1 #

  11. Por favor, hacer visible la lista de personas que nos hemos adherido al manifiesto.

    pablo | 2008-01-22 - 12:55:29 GMT 1 #

  12. ZERGAITIK EZ GARA EUSKALDUNOK ADOS JARTZEKO ELKARREKIN

    1.Herri espainol eta frantsezaren eskubideen errespetutik zaila ezer aldatzea?ala?
    2.Nazioartean herri izateko eskubidea aitortuta badago, zergaitik ez dugu orain arte aukera izan dugunean eskubidea praktikan jarri?3.Bakea definitiboa mahai gainean izan zen.Nork zapuztu zuen aukera?nork etzuen bete esan zuena?4.Aniztasuna onartzeko proiektu politiko guztien aniztasuna sartu beharko da bestela bazterketa bihurtzen da, aniztasun deitua, baina bazterketaren metodologiarekin, bazterketa eta ez aniztasuna.hau honela izanik ez goaz aurrera.5.Ez alderdien legea indargabetuz baizik eta aplikazioari ezetz esan behar zaio…nik ez dut apliakazioaren kontrako ekintzarik ikusi udalerrietan.Sinatzaileen artean daudenek ederki hartu dituzte beraienak ez diren karguak6.Imposatu diguten bakarra eredu hauxe da.Hitza eta erabakirik gabeko eredua.7.Zergaitik ez gara gai euskaldunok ados jartzeko?Zein da zergaitia?Batzuek botereari beldurra diote eta beste batzuek boterea galtzeari.8.Dirua eta negozioa denaren gainetik jarri digute.9.Partidua herritarren nahien aurrretik.10.Konstituzioa espainiarra demokrazioaren aurretik.EDERKI erabaki dezagun baina berdinetik berdinera.Asimetriaren onarpenaz gure herri ttipi hau, denon herria umezurtz utziko dugu.Geure artean konpontzeko gai ez garelako.Hauxe da benetako Euskal Gatazka.Gure artean ezin konpondu izana.Egin dezagun ahalegina guztiok, beste belaunaldiak Euskal Herrian euskal herritar izateko aukera izan dezaten.animo denoi!!Badugu zer ikasi Irlandatik, Hegoafrikatik,…etab.

    antagonista | 2008-01-26 - 20:55:41 GMT 1 #

  13. La paz nunca llegará por la decisión inequivoca de ETA de abandonar las armas. La situación de opresión que vive este pueblo, es muy anterior a ETA. La paz solo llegará, por la manifestación y decisión inequivoca del Estado de abandonar sus crímenes, su terrorismo, sus torturas, sus secuestros, sus amenazas y su violencia para negar a este pueblo su existencia como tal. La paz solo es una consecuencia de la justicia.

    Si estamos dispuestos a decidir, diga el estado lo que diga, tenemos que saber que eso, traerá muchos muertos y mucho dolor, porque el Estado no tiene otro lenguaje que los tanques,la carcel o la muerte.

    Es cierto, que una gran parte de lo que dice Gerarta en el punto 8, podría ser un camino, pero no creo que estemos en momento de soportar otro olocausto. Somos un pueblo pequeño y trescientos mil muertos supondria mucha merma.
    No olvidemos que España ha tenido que marcharse de muchas partes, pero casi siempre lo ha hecho dejando un reguero de sangre. ¿Confiamos en que desde Europa nos apollarán? ¿ Confiamos en que el estado español se convierta a la democracia? ¿ ¿En qué confiamos para lanzarnos a hacer frente al estado? ¿Confiamos en la conversión del PNV a la defensa de los derechos de este pueblo? ¿ Confiamos en la unión de todas las fuerzas políticas de Euskalerria, creyendo que eso le hará retroceder de su imposición y violencia al estado? . Ez ditut animoak itzali nahi, bainan ona izango litzateke pentsatzea zer egingo dugun Estaduak bere biolentzia aterako denean.Eta zenbat izango garen prest Estaduari aurre egiteko. Sinisten badugu , hirureun mila izan ondoren Estaduak ez dala bere biolentzia ateratzera ausartuko, jai daukagu.
    Estaduak, kursalean elkartutako guztiak ETAkoak direla esango du eta denok kartzelara. Batek nahi ez badu jutea eta alde egiten badu, tiro batez kalean geldituko da begiak itxita. Hau da gaurko gure egoera, eta ez dugu engainatu behar

    Jose I. Martinez | 2008-02-08 - 16:52:07 GMT 1 #

  14. Me suena todo este montaje a una mas del PNV para acercar gente a sus papeletas. Ya estamos hartos de cinismo y traiciones. Al PNV, lo único que le interesa es el poder y hacienda. Dice una cosa y hace otra. Despues del 9 de Marzo, PNV y PSOE iran de la mano como siempre para pisar a este pueblo y a todos los que lo defienden. Si el PNV quiere que el pueblo decida, que empiece por el tren de alta velocidad. El fascismo tiene muchos caras y colores.

    Gustavo Hevia | 2008-02-09 - 18:18:53 GMT 1 #

  15. Agradezco a los que promueven esta iniciativa la oportunidad de decir bien claro que yo tambien quiero decidir y voy a decidir.Que se oiga nuestra voz ,que se respete nuestro deseo de ser sujetos de nuestro presente y futuro.

    Arantza Aranzabal Araolaza | 2008-02-10 - 12:40:41 GMT 1 #

  16. Agradezco a los que promueven esta iniciativa la oportunidad de decir bien claro que yo tambien quiero decidir y voy a decidir.Que se oiga nuestra voz ,que se respete nuestro deseo de ser sujetos de nuestro presente y futuro.

    Arantza Aranzabal Araolaza | 2008-02-10 - 12:46:21 GMT 1 #

  17. Y que pensais de que miles de abertzales hayan decidido salirt a la calle a protestar contra la ilegalizacion de casi 200000 personas y vosotros los hayais golpeado con porras y pelotas?
    se os ve el plumero,que los vascos decidamos lo que queremos ser es vuestra mayor pesadilla.
    colaborais constantemente con los que impiden que decidamos que queremos ser,y cargais,deteneis y torturais como lo hacen ellos.
    siento lastima por vosotros,la historia os pondra en el lugar que os corresponde

    JATX | 2008-02-10 - 16:08:48 GMT 1 #

  18. "Bide politiko eta demokratikoak soilik erabiliz....". Eta zeintzuk dira bide horiek? Jendea jipotzea, gaur Bilbon gertatu den lez? AHTren kontra edo Pasaiako Suerportuaren aurka baketsuki protestatu dugunok kriminalizatzea? Herriari gauza batzuei buruz bai, galdetu behar zaio, baina beste batzuei buruz ez da komeni, ezta?
    A, eta zer uste duzue, Frantzia eta Espainiak baietz esanen dizutela, musutruk? "Ez naiz ni gerraren zale / baizik pakearen alde", baina ez naiz tontoa. Ez dut sinatuko.

    P. D. Euskal Herria hainbeste maite baldin baduzue, lehenago ikasi euskara. Adierazpena euskaraz irakurtzen hasi eta berehala jo behar izan dut erdarazko testura zer dioen jakin ahal izateko.

    Jorge Xabier Etxague | 2008-02-10 - 22:32:29 GMT 1 #

  19. Mientras se os llenaba la boca de la palabra NO VIOLENCIA la ertzantza apaleaban a 100km de distancia y a la misma hora en Bibao a miles de personas que lo unico que pretendian era manifestarse, bonito ejemplo.A las personas de buen corazon que creian que este manifiesto era ls solucion a la situacion que vivimos que habran los ojos que no es mas que una nueva panfletada, Poneis por delante a personalidades del mundo de la cultura el deporte de la ciencia y por detras estan los de siempre PNV EA IU y ahora tambien Aralar, No nos engañemos mas. La solucion de la situacion de Euskadi llegara cuando TODOS DEJEMOS DE MIRARNOS AL OMBLIGO y apostemos y aportemos de verdad dejando de lado los intereses partidistas mientras tanto no habra solucion aunque unos y otros saquen manifiestos plataformas pactos foros etc cada semana que no nos lleva mas que marear la perdiz sin ninguna eficacia ni solucion

    kezkati | 2008-02-12 - 02:09:11 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!